
Egitarau zabala atondu dute Donostian antzerkiaren inguruan (onena hemen begiratzea). Baina aipatutako programazio zabalaz gain, dFERIArekin erlazionatutako hainbat jarduera ere antolatzen dira, hala nola, arte eszenikoen azoka bat, aurkezpenak, mahainguruak eta eztabaidak, guztiak sektorean gori dauden gaiei buruzkoak. Era berean, Victoria Eugenia Saria ematen du Feriak urtero, arte eszenikoen munduko pertsona zein erakunde azpimarragarriek antzerki munduan egindako ibilbidea aitortzeko eta omentzeko.
Bestalde, ezin da aipatu gabe utzi antzerki munduarekin erlazionatuta urtero egiten den argitalpena; halaber, bestelako erakundek sustatutako jarduera osagarrietan parte hartzen du, Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroetan adibidez, eta, ildo horretan, antzerkiaren alderdi teorikoak izaten dira hizpide ferian.
Arte eszenikoen sektorearen topaleku nagusi bihurtzen da bost egunetan azoka handi hau, eragileen arteko hartu-emanak sustatuz eta sektorearen beraren garapena erraztuz.
Donostia Kulturak bidalita