ESZENA

Antzerkia, erakusketak, magia, zinea,..

Diziplina horiek eta beste batzuk izango dira ardatz Bilboko Udalak barrutietan antolatu duen Gabonetarako kultur programaren  barruan. Guztira 130 jarduera baino gehiago programatu dira eta ikuskizun eta jarduera guztietarako sarrera librea izango da.

Hala, Kultur Gabonak ekimenaren barruan antzerkia, kontzertuak, zinea, arte eta argazki erakusketak, folklorea, ipuin kontalariak, txotxongiloak, magia… daude. Batzuk hasita eta finkaturik daude, hala nola Expodistrito, Dantza Plazetan eta Bilboko Zirkuitua. Hauez gain, Mila Musika Haria duela gutxi hasita dagoen zikloa da.

Halaber, Bizkaiko Abesbatzen Elkartearekin elkarlanean antolatutako Gabonetako Abesbatza Kontzertu klasikoak ere itzuliko dira. Abenduaren 12tik 30era, musika zaleek San Inazio, Deustua, Castaños, Abusu, Zazpi Kaleak, Abando, Errekalde, Santutxu eta Basurtu auzoetan gozatu ahal izango dute kontzertu horiez.

Zinemari dagokionez, Castañoseko, Otxarkoagako eta Zorrotzako udaltegietan antolatu da Egunik laburrena film laburren zikloa (abenduaren 18an, 22an eta 23an). Eta urtarrilaren 4an, Otxarkoagak film laburren Otxarmetraje 2015 lehiaketa jasoko du. Santutxuko Udaltegiak, bere aldetik, Zine Kurduaren erakusketa jasoko du abenduaren 14tik 18ra. Erakusketa horren barruan bost film eskainiko dira, horien artean Kobane, volver a empezar , Los niños de Diyarbakir eta Canción de mi madre. San Frantziskon ere, gaur berton, azaroak 30, The French Connection, contra el imperio de la droga eta ¡Pura dinamita! eskainiko dira.

Antzerkigintzaren barruan Otxarkoagako Udaltegiak, Nagusientzako XIV. Antzerki Astea ospatuko du abenduaren 9tik 17ra. Emanaldiak arratsaldeko 19:30etan izango dira.

Eta musikaren atalean, programazioak zenbait kontzertu jasoko ditu, hala nola Naroa Gaintzaren 22m2 eta Hutsaren Amnesia diskoen aurkezpenak barne, abenduaren 10ean eta 11n, hurrenez hurren, Castañoseko Udaltegian, eta Jabier Muguruzaren Beste Hogei lanaren aurkezpena Deustuko Udaltegian, abenduaren 22an.

Hau guztia, Kultur Gabonak ekimenaren barruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button