Nontzeberri

Oholtzapeko onena Oihane Perea, Murgian

Murgian jokatu zen joan den asteburuan Oholtzapetik Entzulea Epaile egitasmoaren 2. Kanporaketa, eta bertan zeuden entzuleek Oihane Perea aukeratu zuten beste 4 bertsolarien artean Legutioko finalean kantatzeko.

Aintzane Irazusta gai-jartzaile eta aurkezlearen eskutik Oihane Perea, Asier Otamendi, Iker Agirre eta Peru Abarrategik kantatu zuten. Plaza formatuan eta ariketetan aritu ziren bertsolariak, eta esan digutenez, ”saioa goranzko joera hartu zuen, nahiz eta bertsolariek hasieratik bereganatu zuten entzuleen interesa; oso saio gustagarria suertatu zen”.

Datorren ostiralean, Aguraingo Zabalarte etxean, 20:30an, hirugarren kanporaketa jokatuko da. Marta Ugarte gai-jartzailearen eskutik Manex Agirre, Zigor Enbeita, Felipe Zelaieta eta Asier Rubiok kantatuko dute.

Exit mobile version