
Urtero bezalaxe, Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak euskarazko ikuskizunik onenak hurbilduko dizkie hiriko ume eta gaztetxoei Euskara Elkarteen Topagunearekin batera. Horrela bada, urtarrilaren 14tik martxoaren 23ra bitartean, antzerkia, magia, musika, pailazoak, ipuin kontalariak eta familia osoarentzako tailerrak eskainiko dira.
Aurtengo Ikusi eta Ikasi programan, 40 ekitaldi baino gehiago antolatuko dira hiri osoko udaltegi, ikastetxe eta areto desberdinetan. Guztietan, antzerkia, magia, musika, pailazoak, ipuin kontalariak, familia osoarentzako tailerrak eta bestelako proposamen eszeniko bitxiak aurki daitezke.
Zirkun Zirko, Zurrunka Antzerki Taldea, Eidabe Antzerkia, Ane Monna, Oskola eta Karramarroi hirukotea, Lur Korta, TTR Teatro, Zirika Zirkus, Kiki eta Koko, Xabi Larrea, Bihar Txotxongilo Taldea dira ekimen honetan parte hartuko duten taldeetariko batzuk.
Bilboko Udalak 2005ean abiarazi zuen Ikusi eta ikasi aisialdi programa, haur eta gaztetxoen artean euskararen erabilera era jostagarrian bultzatzeko asmoz. Apurka-apurka, eskaintza hiriko auzo gehienetara hedatuz joan da.
Informazio guztia begiratzeko hemen klikatu.