MUSIKA

“Bonberenea Jai Fidelity” kontzertua, Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan

Larunbatean, ekainak 5, Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan Bonberenea Jai Fidelity kontzertua programatu dute Abereh, Arima, Lepora eta Sofa taldeen partaidetzarekin.

“24. urtemugan, Bonberenea proiektu autogestionatu egonkortua da, musikari eta musikazaleentzat erreferente, babes eta plataforma. Kontzertuak antolatzeaz haratago hedatzen du musikarekiko maitasuna: estudio propioa, zigilua, gauzak burujabe eta mimoz egiteko pasioa… Grina horrexen emaitza dira arratsalde-gaueko taldeen azken diskoak. Zerbaiten parte gara, eta gaur zarata elkarrekin ateratzeko elkartuko gara.
Garai zailetan, desalojoaren kontra defendatu behar izan zenean, Bonberenea Sutan! erresistentzia-festibalak egin ziren. Garai zerri hauetan, etsipenaren kontra defendatzea tokatzen den honetan, Piromanoak Sutan! izango gara, oraindik ere jarraitzen dugula ospatzeko: sua lau haizetara zabalduko dugu. Urte askotarako!”.

Diogun moduan, Abereh bakarlari bizkaitarra, Arima rock iluna jorratzen duen Muskizeko hirukotea, eta Lepora Gasteizko rock zaparrada laukoteak osatzen dute jaialdia. Aipagarria da, Sofa talde Zarauztarrak bi kontzertu eskainiko dituela. Rock matematikoa jorratzen duen hirukotea oholtza gainean izango da berriz, disko berriaren lanetan bi urte igaro ondoren. Lehena Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango da, eta ekainak 6, Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan izango dira Rukula talde usurbildarrarekin batera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button