ARTEA

Nafarroako artisten erakusketa kolektiboa

Iruñeko Ziudadelak Nafarroan bizi diren artistak izeneko erakusketa hartu du Mistoen eraikinean.  Maiatzaren 13ra bitartean, LázaroHcano, Keiko Hoshino, Cuichan, Cristina del Rosso, Yasen Kazandjiev, Andrea Morton, Esteban Roman, Felix Manzaneda, Rumyana Teneva, Svieta Kaschena, Cesar Viteri eta Haisul artisten obrak ikusteko parada egongo da.

Erakusketa hamabi gizon-emakume artisten ekarpenekin osatu da, eta nahiz eta oso leku ezberdinetatik etorri, badute lotzen dituen kontua: artearekiko interes bera, eta Nafarroan bizitzea.
“Artista egoiliarrak dira, eta halaxe deitu diote erakusketari. Eta hori ñabardura garrantzitsua da neurri batean lausotzen baitu artisten jatorrien garrantzia. Begiradak ez du, beraz, nazionalitatea edo jatorrizko kultura ardatz, nahiz eta batzuetan horren trazu erabakigarriak egon -baina ez beti–, baizik eta artisten egungo errealitatea, hau da, Nafarroan bizitzea. Eta hori ñabardura garrantzitsua da; izan ere, erakusketaren funtsa da, artista bakoitzaren lana ezagutarazteaz gain, egile horiek beren lan eta presentziarekin gure gizarteari, haien gizarteari zerbait emateko, hura aberasteko duten gogoa ikusaraztea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button