
Bilboko Santutxuko udaltegiak zine eta musika uztartuko dituen zikloa jasoko du bihartik, azaroaren 30etik abenduaren 16ra arte. Erakusketa honetan aukeratu diren zortzi filmak jatorrizko bertsioan eskainiko dira, euskarazko azpi-tituluekin. Emanaldiak 19:30ean hasiko dira.
Hortaz bihar da lehen hitzordua, 2011n Fermin Muguruzak zuzendu zuen Next Music Station serie dokumentalarekin. Fermin Muguruzak mundu arabiarreko bederatzi herrialdetatik (Egipto, Maroko, Libano, Tunisia, Siria, Kuwait, Bahrein, Yemen eta Sudan) egin zuen bidaiaren testigantza audiobisuala da filma. Uum Kulthum, Abdelhalim Hafez edo Mohammed Abdelwahab abeslariengandik telebista eta bideo-klip kulturaren eragin indartsura doa errepasoa.
Bere beste emanaldiak abenduaren 2, 5, 7, 9, 12, 14 eta 16an izango dira, Santutxuko Udaltegian, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Next Music Station seriekoak ikusi ostean, azken bi emanaldiak, No More Tour eta Nola? izenekoak dira. Lehenengoa 2013an errodatu zuten Fermin Muguruzak eta Daniel Gómezek, eta Nola? 2015ean, Katrina urakanaren ostekoaz ari da, izan ere, Muguruzak Irun meets New Orleans argitaratu zuen gero. New Orleans hiriaren berreraikuntza kontatzen duen dokumentala da hau eta musika proiektu bat ere bai