BESTELAKOAK

Pintxoekin hasiko da gaur Bilboko “BLV – ART” programa artistikoa

Adierazpide urbanoei buruzko ekimena da BLV–ART, San Frantzisko eta Bilbo Zaharra birgaitzeko asmoz. Hala, gaur bertan aurkeztuko dute zikloa Bilboko Berreginen Museoan, 20:00etatik aurrera. Ekitaldi horretan, BLVArt izeneko pintxoa erakutsiko dute Alberto Lomas, Enaitz Landaburu eta Susana Gutierrez Babío artista eta sukaldariek.

Programan askotariko ekitaldi artistikoak bilduko dira. Bilboko Udaleko Komunikazio Kabineteak jakinarazi duenez, “performanceak, antzerkiak, zineak, hiriko arteak, musikak eta sorkuntza espazioetara egingo diren bisitak”. Horren harira, ohiko eszenatokiei ostalaritzako hamabi lokal gehituko zaizkie, performanceak, erakusketak, DJ saioak eta antzerki pieza laburrak jasotzeko.

Hortaz, ekainaren 18ra arte makina bat arte-ekitaldi urbanoz gozatzeko parada izango da Bilboko San Frantzisko eta Bilbo Zaharra auzoetan. Gaur bertan, aipatutako ekitaldi gastronomikoaz gainera, Greta Alfarok El cataclismo nos alcanzará impávidos bideo-sormenezko lana aurkeztuko du Arte Berreginen Museoa, 19:00etan.

Bihar ere izango da zer ikusi; tartean, Barra Kodea DJ performancea, El Baraka harategi eta frutategian eta Rakel Ezpeletaren Erbeste antzerki eta performancea, Bilborocken.

Egitarau osoa: kulturabarrutik.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button