ESZENA

Kukai Dantza & Brodas Bros taldeen “Topa”, Errenterian

Jon Maya eta Lluc Fruitos dantzarien batuketatik sortu da Topa izeneko lan koreografikoa. Gaur berton, uztailak 17, Errenteriako plazan, dantza ikuskizun horrekin gozatzeko aukera izango duzue.

Kukai Dantza taldeak hala definitu du obra hau: “Lau gazte plaza batean daude. Gure hirietako edozein plaza izan liteke. Musika entzundakoan gazteak dantzari ekin diote. Ohikoa da haientzat. Haien adierazpidea da. Dantzari esker dira diren bezalakoak. 
Euskal dantza tradizionalean trebatutako dantzariak dira batzuk. Hip hop-eko dantzariak beste batzuk. Kaleak batzen ditu, haien bizi-esparruak, alegia.
Topa ikuskizunak lau interpretatzaileren batura proposatzen du. Hala bada, nork bere jatorri artistikoei uko egin gabe, talde bizi eta energiko batean elkartuko dira, elkarrenganako ezagutzaren bidez interpretatzaileak aberastu ahal izan daitezen.
Kaleko adierazpen garaikideak dira, hirietako plazetan gaur egun elkarrekin aritzen direnak”.

Kukai Dantza 2001. urtean sortu zen, Jon Maya dantzari eta koreografoaren eskutik. Beren sorkuntzak oso ikusgarriak izan dira beti: 1937, gogoaren bidezidorretatik (2002), Otehitzari biraka (2005), Hnuy Illa (2008), Komunikazioa/Inkomunikazioa (2013), Soka (2009), Hostoak (2011), Karrikan (2011), OUT/IN (2012), Gelajauziak (2015), eta Oskara (2016).
Tanttaka Teatroarekin egindako ikuskizunak ere dira azpimarragarriak dira, baita koreografo gonbidatuekin egindakoak ere, hala nola Cesc Gelabert, Damián Muñoz eta Virginia Garcia, Ione San Martín, Israel Galván edo Marcos Morau.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button