IKUS-ENTZUN

“Little Shop of Horrors” filmarekin amaituko da Cristina Eneako “Udako Zine Zikloa”

Donostiako Cristina Enea parkearen sarreran, guardaren etxearen eta haurren jolastokiaren aurrean, Udako Zine Zikloa egin dute aire librean. Guztira lau film pantailaratu dira, eta gaur, hain justu, azkena ikusi ahalko da: Little Shop of Horrors (1986, AEB, Frank Oz). Filma jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin emango dute.

Ziklo horrekin batera, Cristina Enea Fundazioak eta Estudio Arte Akademiak Botanika gaiaren inguruko ilustrazio erakusketa abiatu dute, deialdi ireki baten bitartez. Erakusketa zabalik dago urriaren 4ra arte, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean.

80ko urteetako musikal umoretsua da Little Shop of Horrors. Filmak Audery II izeneko landarearen eta Seymour loradenda bateko saltzailearen istorioa biltzen du. Saltokia ixtear dago, baina saltzaileak lore berezi bat aurkituko du mintegi bazar txinatar batean. Landare berezi horrek bezero berriak erakarriko ditu, baina bat-batean gaixotu egingo da, Seymour-ek landareak behar duen elikagaia aurkitu arte: giza odola.

Roger Cormanek 1960an zuzendutako izenburu bereko filmaren remake musikala da. Aktoreen artean, Steve Martin eta Bill Murray daude.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button