LITERATURA

“Izenik gabeko lurrak” eta “Lehertu da festa” liburuak kalean

Gaur, ekainak 15 , Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan, Izenik gabeko lurrak (Urt Zubiaurre Otamendi) eta Lehertu da festa (Eneko Aizpurua) lanak aurkeztu ditu Erein argitaletxeak.

Izenik gabeko lurrak lanari buruz, Erein argitaletxeak honakoa zabaldu du: “ Izenik gabeko lurrek, lepoek, basoek eta hiriek badute izenik. Mendiko mapetan agertzen dira izenok, historia liburuetan, baita errealitatearen eta fantasiaren arteko eremu lausoan ere. Beraz, irakurle, lasai ekin diezaiokezu lurralde horietara doan kaminoari, bidean barrena hainbat gizaki, otso eta bele igaro baita dagoeneko… “. Urt Zubiaurre Otamendi Andoainen jaio zen 1979an. Donostian filosofia ikasi zuen eta Gasteizen historia. Hainbat ipuin lehiaketa irabazi ditu.

Eneko Aizpuruak izkiriaturiko lanari buruz, ostera, honakoa: “Donostia Europako Kultur Hiriburutzaren atarian da. Mikel Egileor freelance kazetari ohi eta outsider totala ikertzaile dabil orain. Hiriko gazte baten desagerpena ikertzeko enkargua eman diote. Egileorrez gain, ordea, Ertzaintza ere atzetik dabilkio gazteari, Europako kultur gertakari handia hondatu eta galarazi nahi duelakoan. Atentatuen psikosia hiriko bazter guztietan hedatu da… “. Aizpuruak Zuzenbidean lizentziaduna da eta lanbidez itzultzailea. Fortunaren gurpila izenburuko lana argitaratu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button