LITERATURA

Mikel Arruabarrenaren “Kardaberak zementuan” poema-liburua kalean da

Mikel Arruabarrenak Kardaberak zementuan (Balea Zuria) poema-liburua kaleratu du. 1994an jaiotako poeta hondarribitar gaztearen bigarren liburua da.

2020ean Iruñea Hiria Nazioarteko Poesia Saria eskuratu zuen Ahanzturaren bezperan lanagatik. Oraingo honetan, “koska bat harago egin du bere ahots poetikoaren bilaketan, eta ahots horren erpinak helduago heldu zaizkigu” adierazi dute Balea Zuria argitaletxeko kideek.

Kardaberak zementuan memoria ariketa bat, atzera nostalgiarik gabe begiratzen duena, zorrotz eta irudi indartsuz. Kritika soziala, irudi poetikoak, eta gogoeta uztartzen ditu, eta leku berezia hartzen du bere bailarak, Txingudiko badiak.
Turismoa eta postalak, Hunden arauak, baleen hizkera, asfaltoan zanpatutako trikuak, paisaia preapokaliptikoak, erleen hexagonoak… Hainbat kezka eta galdera darabilzki, eta bidaia berezi bat oparitzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button