MUSIKA

Christina Rosenvinge Euskal Herrian izango da martxoan

La joven dolores lan berrian aurreko Tu labio superior diskoan izan zituen musikari berdinak izan ditu lagun: Steve Shelley (Sonic Youth) bateria; Chris Brokaw (Come taldeko musikari ohia) gitarra; Jeremy Wilms baxua eta gitarra, eta Charlie Bautista gitarra eta teklatua. Musikari berriak ere gehitu dira egitasmo berrira: Aurora Aroca txeloa (Boat Beam), Benjamin Biolay, eta Georgia Hubley (Yo La Tengo).

Diskoa folk eta pop kutsuko kantuekin bete du, eta hitzetan emakumezko mitoak jorratzen ditu modu poetikoan. Hala, Eva enamorada doinuan hautsiriko eta minduriko Eva bat du hizpide, eta Leonard Cohen musikariaren oihartzunak zabaltzen dituen Desierto-k, berriz, Bibliako Lot-en emakumea du ardatza, zeina gatz bihurtu zen atzera begiratzerakoan.

Amodioa, sexua, tentazioa eta mugak dira, besteak beste, Rosenvingeren konposizioetan agertzen diren gaiak. Martxoaren 17an Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan izango da; 18an Bilboko Kafe Antzokian eta 19an Iruñeko Movie aretoan.

Radiationek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button