LITERATURA

Blas de Otero poetari buruzko “Digo Vivir” dokumentala

Bihar, hilak 17, Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean, Blas de Otero Fundazioak ekoitzi duen Digo Vivir dokumentalaren aurkezpena egingo da.

Dokumental honek “poeta unibertsal bat erakusten du; kantari bat, Juanjo Navas; eta hiri bat, Bilbo, Abandotik Otxarkoaga auzoraino, Zorrozaurreko penintsulatik igaroz.”

Eta kontuaren sorburua oso bitxia da; “Juanjo Navas bilbotar kantariak, kale-garbitzaile lanetan, Blas de Otero kalea garbitzen zuen eta egun batean bere bertsoekin topo egin eta kantatzea erabaki zuen. Poetaren Fundazioak bere laguntza eskaini zion eta topaketa honetatik Digo vivir izeneko diskoa sortu zen”.

Hortaz, film dokumental honek diskoaren sortze prozesua jasotzen du, baita euskal poetaren bertsoak kantu jondora itzultzeko prest dagoen flamenko kantariaren erronka ere. Poesiaren eta flamenkoaren arteko topaketa da, “artea sentitu eta adierazteko bi modu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button