LITERATURA

“Blas De Otero” Nazioarteko Poesia Saria

Blas de Otero Fundazioak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailarekin batera Blas de Otero-Bilboko Hiria Poesia Sariaren hirugarren edizioa deitu du.
Lehiaketak 6.600 euroko bi sari banatuko dizkie, irabazle diren bi lanei, euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan.

Lehiaketan aurkezten diren lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dira. Lanek 700 bertso izango dituzte gutxienez, eta 1.000 gehienez, eta gaia, errima eta neurria libreak izango dira. Lehiaketaren oinarrietan ezartzen da lanak paperez aurkeztu, edo Bilboko Udaleko web gunearen bitartez bidali ahal izango direla, ekainaren 15a baino lehen. Epaimahaiaren erabakia urrian jakinaraziko da.

Blas de Otero-Bilboko Hiria Poesia Sariaren aurreko edizioko lehen saria Karlos Santisteban Zimarro idazle bizkaitarraren Oroimenaren lorratzak lanak irabazi zuen. Gaztelaniazkoan Toledoko Elena Roman idazleak irabazi zuen.
Parte hartu nahi baduzue helbide honetan dituzue kontuan hartu beharreko guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button