ARTEA

Santi Yaniz argazkilariaren “Dronegrafías” erakusketa, Rekalde aretoan

Datorren urteko urtarrilaren 5era bitartean, Rekalde Aretoak Santi Yanizen Dronegrafías erakusketa antolatu du Bilbao Mendi Film Festivalarekin elkarlanean.

Dronegrafia terminoaren atzean  drone bat dago. Ondorioz, aparailu horrek ateratzen dituen argazkia dronegrafia izango da, abian termino hori oraindik ere arrotza da hiztegietan eta testu-zuzentzaileentzat, baina ohikoa da Santiago Yanizen eguneroko lexikoan.
Horren inguruan, mila galdera sortzen zaizkio argazkilariari: Zer da dronegrafia bat? Argazki bat da? Irudi robotiko bat da? Nork egiten du dronegrafia bat? Droneak? Pilotuak? Argazkilariak? Argazkilariaren lizentzien artean dago bere kamera urrun bidalita eta argazkiaren xedea dena zuzen ikusi gabe irudiak lortzea?

“Argazkilaritza analogiko tradizionalena defendatzen dutenek dudatan jar dezakete droneekin egiten diren argazkietan benetako argazkilaritzako ekintza gertatzen denik. Gai horren aurka beste hausnarketa bat aurkez daiteke baieztatuz drone baten argazkilari operadoreak egiten duen keinu bakarra enkoadre, konposizio eta argia ebazteko kokapen egokian jartzea eta, aldi berean, ikuspegia eta esposizioa maneiatzea delako. Halaber, Ansel Adams-ek aldarrikatzen duen bezala, aldez aurretik burutzen den bisualizazio-ariketa bat dago eta, egia da, kamera hegan jarri ondoren beti ez arrakastatsua izaten”.

Hausnarketa horiez gain, ateratako emaitza fotografiakoak itzelak dira. Goitik ikusten diren paisaiak erabat ezberdinak baitira, plastizitate handikoak, ederrak eta bakanak. Eta hala izan behar dira, izan ere, Santi Yaniz Naturako argazkilari entzutetsuenetako bat da. Kazetaritzan lizentziatua bada ere, argazkilari gisa burututako lanak kazetari gisa egindakoekin uztartu ditu. Freelance profesionala eta autodidakta, hainbat argitalpen jantzi ditu irudiz: gaikako bilduma ugari, prentsa orokorreko lanak (Deia egunkariko On aldizkaria, esaterako), mendiko aldizkari espezializatuetako erreportajeak… EiTBren Euskal Herria lau haizeetara saioan parte hartu zuen; eta Euskal Herriko eta Pirinioetako ibilbide ugari jasotzen dituzten hainbat mendi-liburu eta gida idatzi ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button