IKUS-ENTZUN

“Camera Obscura” filma hil honetan estreinatuko da

Basque Filmsek ekoiztu eta atzo bertan Bilbon aurkezturiko Camera Obscura filma irailaren 14an estreinatuko da zinema aretoetan. Lan honek neska itsua den protagonistaren istorioaren bidez ikusmen urritasunaren gaineko normalizazio mezu bat helarazten dio gizarteari.

Filmaren emanaldi bat, atzo bertan egin zen prentsaurrekoarekin batera, Bilboko Multicines aretoetan eta Maru Solores zuzendari gipuzkoarrak lanaren nondik norakoak eman zituen.

Anek, 13 urteko neskak, ikusmena galdu du. Bere gurasoak behin eta berriro bere begiak operatzeko modua bilatzen duten bitartean, Ane nerabezaroan sartu da eta galderak egiten hasi da: Zer da ederra izatea? Norbaitek gustuko izango al nau?

Donostiako Zinemaldiaren Zinemira sailean parte hartuko du filmak. Horrez gain, Valladolideko 2011 Seminci Zinemaldiaren sail ofizialean, Donostiako X. Zinema eta Giza Eskubideen Zinemaldian eta Karlovy Varyko Zinemaldiaren Another View sailean ere parte hartu du.

Jacqueline Duarte da protagonista eta berarekin batera, Víctor Clavijo, Leyre Berrocal, Joxean Bengoetxea eta Pello Madariaga aktoreak aritu dira.

Lana, Basque Filmsek ekoiztu du, ikus-entzunezkoen sektorearen barruan esperientzia handiko ekoiztetxeak, izan ere, hogeita hamar film labur baino gehiago ekoiztu eta 350 sari baino gehiago lortu ditu zinemaldi Nazional zein internazionaletan.

Lanaren nondik norakoak webgune honetan irakur daitezke gaztelaniaz eta ingelesez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button