IKUS-ENTZUN

Ikus-entzunezko dokumentalak ekoizteko diru-laguntzak

Bizkaiko Foru Aldundiak “Bizkaiko kultura zabaltzeko ikus-entzunezko dokumentalak ekoizteko” 100.000 euroko diru-laguntza onartu du. Proiektuak 2019an garatu beharko dira eta proiektu horiei dagozkien ekoizpenak 2020ko apirilaren 1a baino lehenago zabaldu beharko dira.

“Sozietate anonimoek, erantzukizun mugatuko sozietateek, sozietate kooperatiboek eta sozietate zibilek eta enpresa-jarduerak egiten dituzten pertsona fisikoek jaso ditzakete foru dekretu honetan araututako dirulaguntzak. Pertsona edo erakunde eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bat baino ezin izango du aurkeztu.
Gobernu Kontseiluan onetsi dira dirulagutza-ildo berri honen deialdia eta oinarri arautzaileak, foru erakundeak uste duelako beharrezko dela laguntzea gure lurraldeko memoriari edo arte-adierazpen berriei loturiko gaiak Bizkaiko kultura biztanleriaren sektore gehiagotara zabaltzen duten dokumentalak egitea”.

Izen-emateko eskabideak aurkezteko epea ekainaren 7tik 8ra bitartekoa izango da. Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button