Hemen da Bizkaiko Taldekakoaren 4. edizioa. 16 taldek eman dute izena, eta kanporaketa fasearen ostean, 9 talde sailkatuko dira maiatzaren 25ean aritzeko.
Laugarren edizio honetan, aurrekoan egin zen antzera, kanporaketa fase bakarra egongo da. Kanporaketa fasean zortzi zita antolatuko dira, eta egun horietan, bina saio jokatuko dituzte taldeek. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea finalaurrekoetara sailkatuko da.
Bihar, martxoak 15 izango da lehenengo saioa Gernika-Lumon. LauBuru (Gernika) eta Laukijjek (Durango) taldeak batuko dira bertoko Harizpe txokoan, 20:00etan, eta talde irabazlea zuzenean sailkatuko da maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko diren finalaurrekoetara.
Bestalde, martxoaren 20an, gai-jartzailetza eta epailetza ikastaroak egingo dituzte Durangon. Saio hauek taldekakoan parte hartuko dutenei zein interesa izan dezakeen beste edozeini zuzenduta daude.