Joan Isaac kantautorearen azken lana da Auteclassic izenekoa, non Luis Eduardo Auteren lanik gogoangarrienak katalanera itzulita agertzen diren.
Kantautore garaikide handienetako baten lanarekin esperimentatzeko gogoz ibili da urteetan Joan Isaac, eta modu horretan, bestelako irakurketa bati zango du haren errepertorioa.
Auteclassic lanean intimitatez beteriko soinuak aurkituko ditugu, Auteren unibertsoko kantarik famatuenetakoak: De alguna manera, Les Quatre i Deu, Passava per aquí, La bellesa, Dos otres segons de tendresa…
Klasiko izendapena jartzea arrunta da, ibilaldi eskerga mantendu duelako Autek, urteetan zehar eta gainera bere obra errekonozimendu asko jaso du alde eta toki guztietan.
Eta da inoiz banalitatean erori eta ikuspegi oso partikularra gorde du beti hunkigarriak diren kantuak idaztean. Bakardadea, maitasuan, desamodioa, heriotza aztertu ditu lengoaia poetikoaren bidez, aratz.
Bi artistok etorriko dira hilaren 28an Kultur Leioara, kontzertu berezi hau eskaintzera, piano eta soka-laukote batek lagunduta.
Kultur Leioak bidalita