ARTEA

Bizkaiko museoek programazio berezia eskainiko dute Aste Santuan

Arkeologia Museoak (Bilbo), Rekalde Aretoak (Bilbo), Arrantzaleen Museoak (Bermeo), Euskal Herria Museoak (Gernika-Lumo), Txakolin Museoak -Txakolinguneak (Bakio), La Encartada Fabrika-Museoak (Balmaseda), El Pobal Burdinolak (Muskiz) eta Muñatones Gazteluak (Muskiz) egitarau zabala -erakusketak eta tailerrak- eskainiko dute datorren Aste Santuan. Hala, museoek lurraldearen historia, tradizioa eta artea ezagutzeko aukera emango dute, Aste Santurako programatutako hainbat jardueraren bidez.

Nabarmentzekoak dira Arkeologia Museoak eskainiko dituen tailerrak eta jokoak, eta hala, EAEko Kostaldeko bale-herriei buruz hitz egingo da, eta balearen ehizaren historia errepasatuko da Erdi Arotik aro modernora arte. Arkeologia ere protagonista izango da antolatu diren beste saioetan.
Beste aldetik, Bilboko Rekalde aretoan lau tailer ezberdin eskainiko dira bertan dagoen erakusketaren harira.
Muñatones gaztelua martxoaren 29an eta 30ean irekiko da jendearentzat, eta bisita gidatua Erdi Aroko gotorleku horretara bakarrik egin ahal izango da.
Bestalde, Muskizen kokatutako El Pobaleko burdinolak Pazko aste bat programatu du, hainbat jarduerarekin.
Encartada Fabrika-Museoa industria-ondarearen erreferentea da, XIX. mendeko jatorrizko makineria gordetzen duelako. Aldi baterako bi erakusketa ere baditu, eta horietaz gozatu ahalko da.
Bakioko Txakolin Museoan Mairin Mitchell: euskaldunen kronista irlandarra erakusketa dago. Erakusketa horren bidez, Mairin Mitchell kazetaria eta idazlea ezagutaraziko da.
Bermeo Erdi Aroan erakusketa ikusgai egongo da Bermeoko Arrantzaleen Museoan: garai hartako pergamino, ilustrazio eta dokumentuetan zeharreko bidaia bat.
Euskal Herria Museoa (Gernika) bisitatzen duenak Markos Gimenoren Karteletrak aldi baterako erakusketaz gozatu ahal izango du. Erakusketa hori Joseba Sarrionaindiaren eta Esteban Montorioren komisariotzapean antolatutako erakusketa da.

Informazio zehatza, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button