LITERATURA

Ainara Lasak “FALTA (ez) diren gauzak” plazaratu du

Ainara Lasa Perez (Oiartzun, 1975) Arte Ederretan lizentziaduna da, eta oraintsu FALTA (ez) diren gauzak (EDO! argitalatxea) plazaratu du; liburua izen bereko egitasmo artistiko zabalago baten parte da, izan ere, Lasak erakusketa paratu du, Donostiako Garoa Liburutegian, abenduaren 9ra arte.

“Erakusketarako landutakoaren lanak soilduta datoz, testuak zein koadroak. Geruzaz geruza da eranzten historia, lau aldietan geldiuneak eginez; bizitza sekretua, amaren espetxealdia, aitaren erbestealdia, aitaren kartzelaldia. Garai baten gakoak agerian, dena da gardena, haurraren begirada bezala”.

Haurtzaroko absentziatatik presentzietara doan bidaia da proiektua.

Lasak Berria egunkarian egiten du lan, eta diseinu eta maketazioan ere aritu da. (H)ariketak, lotzea askatzea denean instalazioa sortu zuen, zeinak erradiografiak eta argi kaxak ardatz zituen; 2013an, berriz,  FALTA (ez) diren gauzak egitasmoa abiatu zuen, zeina liburu eta erakusketan gauzatu den.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button