ARTEA

Don McCullin argazkilariak The Beatles-i eginiko argazkiak Donostian

Don McCullin (Londres, 1936) argazkilari ingelesak The Beatles taldeari saio bakarrean eginiko 25 argazki ikus daitezke Donostiako FNAC dendan. Irudiok 1968ko uztailaren 28an egin zituen McCullinek Ingalaterrako hiriburuan, eta Un día en la vida de los Beatles (La Fábrica Editorial, 2011) liburuan bildu dira.

Laukotearen 25 irudi horiek saio bakarrean egin zituen argazkilariak eta gehienak oso gutxitan ikusi ahal izan dira. McCullinek ez zuen eskarmentu handirik estudioko lanetan, hainbat gerratan ibilitako argazkilaria baitzen, tartean, Vietnamgoan. Aipatu herrialde horretatik bueltan jaso zuen Life aldizkariaren enkargua: The Beatles talde ezagunaren argazkia egin behar zuen argitalpenaren azalerako.

Eskarmentu handirik izan ez arren, gerra-argazkilariak lan txukuna egin zuen. Izan ere, taldekide bakoitzak bandan zuen rola eta bere nortasuna harrapatzea erdietsi zuen. Horretarako, hainbat lekutara eraman zuen laukotea, hala nola, Sunday Times-en eraikinera, Paul McCartenyk St John’s Wooden zuen etxean eta Whitechapelera. Irudiok ikusgai daude uztailaren 10era bitartean Donostiako FNAC dendan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button