BESTELAKOAK

Bizkaiko lurralde historikoko auzo-eskola zaharrak aztertuta

Atzo, Bilboko Liburuaren Azokan, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatua den Lorea Bilbaok Gregorio Arrienen Auzo Ikastolak, hezkuntza politika Bizkaiko Foru Aldundian (1919-1994) liburu berria aurkeztu zuen.

Gregorio Arrienek 40 urtean egindako ikerketa-lanaren ostean dator liburua. Berak egindako tesiaren laburpen ederra da argia ikusi duen azken lan hori, eta Bizkaiko Foru Aldundiak editatu duena, euskaraz eta gaztelaniaz.

Obra horretan, Bizkaiko lurralde historikoko auzo-eskolak aztertu dira 1985. urtetik gaur egun arte, izan ere, eskola horiek hezkuntza Bizkaiko txoko guztietara zabaltzeko eta euskara sustatzeko proiektu estrategiko gisa izan duten garrantziari buruzkoa da liburua.
Bestalde, honako gai hauen inguruko eztabaida jaso da Auzo Ikastolak liburuan: “XX. mendearen hasieran Bizkaian zegoen egoera pedagogikoa, euskarak gizartean zuen garrantzia eta auzo-eskola guztien banakako historia”, besteak beste.

Lan berriarekin batera, Auzoko Eskolak-Escuelas De Barriada izeneko erakusketa jarri da abian. Izan ere, Gregorio Arrien ikertzaile bizkaitarra Auzoko Eskolak – Escuelas de Barriada erakusketaren komisarioa izan zen 2015. urtean, eta, orain, erakusketa  hori irailaren 28ra arte egongo da ikusgai Barakaldoko Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroan, erakusketa ibiltarien Ibiltari programaren barruan. Lehendik, Bakioko Txakolingunean zein Meatzaritzaren Museoan egon da ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button