IKUS-ENTZUN

Asteburu honetan, Hazparneko 6. Zinegin jaialdia

Aste honetako ostegunean hasita, azaroaren 16an, eta igandera bitartean, Hazparneko Zinegin jaialdiaren seigarren edizioa egingo da. Bertan, azken urteotako euskal ekoizpen interesgarrienak ikusteko parada eskainiko da.

Eihartzea Kultur Elkarteak eta Ttattola gaztetxeak antolatu dute Zinegin Hazparneko euskal zinemaren jaialdia. Aipaturiko lau egunez, film proiekzioak, film laburren lehiaketa, eskola magistralak eta bestelako jarduerak antolatu dituzte bertako Haritz Barne zinegelan, Ttattola gaztetxean eta Ehiartzea elkartean.

Programazioaren lehen egunean, azaroaren 16an, Antxon Ezeizaren Ikuska 20 (1984) dokumentalaren eta Ke arteko egunak (1990) fikziozko lanaren emanaldiak antolatu dira.

Aipaturikoaz gain, Oskara (Pablo Iraburu eta Iñaki Alforja, 2016); Nur eta herensugearen tenplua (Juanba Berasategi, 2017); Gutik Zura (Jon Maia, 2016); Joseba Sarrionandia, hemen eta han (Peru Magdalena eta Pello Salaberria, 2017); Alaba zintzoa (Javier Rebollo eta Alvar Gordejuela, 2013); Bi txirula (Iñigo Garcia Agirrezabalaga, 2017);  Akabuko martxea-Dominica (Aitor Gisasola eta Fredi Paia, 2016); Pasaiako badia (Yuri Agirre, Xabier Otamendi eta Erik Aznal, 2017); Igelak (Patxo Telleria, 2016); eta Euskara munduan, besteen ahotan (Iñigo Asensio, 2015) eskainiko dira.

Hemen ikusi ahal duzue programazio osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button