
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa bidean da, eta aurreko edizioetan bezala, txapelketak bat-batekoa sariketa eta idatzizko sariketa izango ditu. Aurten parte hartzaile gehiagok izena eman dutenez, bat-bateko txapelketak hiru kanporaketa eduki beharrean lau izango ditu, eta finala Iurretan izango da maiatzaren 31n.
Astelehenean izan zen Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren lehen saio. Galdakaon izan zen eta Kelmene Abaitua berriztarrak irabazi zuen. Beraz, finalerako sailkapena lortu zuen.
Gaur, apirilak 2, Gordexolan izango da bigarren saioa, non Adur Lopez, Aimar Marcos, Aretx Iruskieta, Ekhi Zuluaga, Enara Gallastegi, Helene Yerga, Izaro Pagalday eta Nora Prellezo bertsolariak bilduko diren.
Apirilaren 7an, Igorren, Lasarte aretoan, Aiala Irurtia, Amaia Gallastegi, Emile Zabala, Iradi Barrenetxea, Iraia Lauzirika, June Legarretan eta Oskar Joseba de Rueda bilduko dira.
Eta apirilaren 9an, Aner Goikoetxea, Haizea Rotaetxe, Jon Abasolo, Maddi Aurtenetxe, Malen Ibarzabal, Maren Armendia, Naia Zelaia eta Naroa Iturrioz Durangoko Kurutziaga Ikastolan arituko dira.
Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.