ESZENA

“Dantzaren Nazioarteko Eguna” ikusgarriz beterik, Donostian

Jean-Georges Noverre (1727-1810) dantza modernoaren aitzindaritzat jotzen den koreografoa jaio zen apirilaren 29a aukeratu zen Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Hala, munduko herrialde askotan dantza protagonista izaten da egun horretan. Donostian bereziki, egun horren inguruan hainbat ekimen ikusgarri ospatzen dira, eta hala, 1996tik, Gipuzkoako Dantzaren Profesionalen Elkarteak (APDG), Donostia Kulturarekin lankidetzan, zenbait jarduera antolatu ohi ditu Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Aurten dantzaren inguruko programazioaren hogeita laugarren aldia da, eta  jarduera-egitarau ederra atondu da  diziplina artistiko hori nabarmentzeko.

Bihar bertan, apirilaren 13an, 18:30ean, Udaletxeko terrazaren aurrean, Dantza Kalean izeneko saioa programatu da. Aire libreko dantza-erakustaldi batda, hainbat mota bilduko dituena: jazza, dantza garaikidea, klasikoa, neoklasikoa, euskal dantza, flamenkoa, hip-hopa eta ekialdeko dantza, besteak beste. Gutxi gorabehera, 240 dantzarik hartuko dute parte.

Hurrengo egunean, apirilaren 14an, 12:00etan, Kontxako barandako barra klasikoko erakustaldia egingo da. Klasiko bat. Antolatzaileen datuen arabera, aurreikusita dago 1576 dantzarik hartuko dutela parte.

Apirilean ere, 23tik 27ra, Victoria Eugenia Antzokian Pazko Asteko stagea programatu da, eta Dantzaren Nazioarteko Eguneko gala, toki berean egingo da, apirilaren 28an, 19:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button