BERTSOTAN

Bizkaiko eskolarteko bigarren kanporaketa

Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko txapelketa bidean da. Ondarroan jokatu zen saioan puntu gehien batu zituen bertsolari gaztea Ixone Asategi durangarra izan zen. Eta atzo Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren bigarren kanporaketa jokatu zen Bilboko Euskaren Etxean. Guztira zortzi gaztetxo oholtzaratu ziren (Andrea Bañuelos, June Diaz, Amaiur Galdos, Naia Martin, Maialen Lago, Goizane Saratxaga, Haizea Telleria, eta Naia Ruiz de Arbulo). Atzokoan, puntu gehien batu zituena June Diaz izan zen.

Bizkaiko Eskolarteko hirugarren eta azken kanporaketa maiatzaren 17an izango da Igorreko Lasarte aretoan. Saioa, aurreko kanporaketak bezala, arratsaldeko 17:00etan izango da.

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 27an jokatuko da Gernika-Lumoko Astran. Goizeko 10:00etan eskolarteko idatzizko finala izango da, eta ostean, 11:30ean, ekingo zaio bat-bateko finaleko zortzikoteak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button