BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolaritzaren jaia ospatuko da larunbatean, Abadiñon

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Bizkaiko bertsolaritzaren ekosistema osoa, eskualdez eskualde, eta  etenik barik elikatzeko helburua dauka. Baita, bertsogintzaren oinarria motibatu, finkatu eta garatzea ere. Helburu horiek lortzeko bidean, maiatzaren 25erako egun osoko jaia antolatu du Elkarteak Abadiñoko probalekuan.

“Elkartearen oinarrietako bat bertsolaritzaren transmisioan egiten den beharra da, eta hor kokatzen ditugu eskolarteko sariketak ere. Ume eta gaztetxoak erakarri gura ditu Elkarteak bertsolaritzara. Eta besteak beste, eskolarteko sariketa antolatzen da horretarako. Eskolarteko txapelketa Ikastolen Elkartearekin batera antolatzen da.”

Kanporaketak burutu eta gero, zortzi bertsolari pasatu dira finalera, eta maiatzaren 25ean jokatuko da Abadiñoko probalekuan Bizkaiko Eskolarteko finala, Bizkaiko Taldekako finalarekin batera. Egun horretan, goizean Eskolarteko idatzizko finala eta Eskolarteko bat-bateko finala jokatuko dira. Eguerdian bazkari herrikoia izango dute bertaratuko direnek. Ostean,  arratsaldean, taldekako finala izango da, 17:00etan hasita. Gainera, egun osoan trikitilariek alaituko dute giroa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button