BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo kanporaketa, Durangon

Igandean, urriak 3, Durangoko San Agustin kulturgunean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo kanporaketa izango da, 17:00etan hasita.

Txapelketan hamar bertso saio egongo dira, hiru fasetan banatuta: kanporaketak (guztira 6), finalaurrekoak (guztira 3) eta finala (zortzi bertsolari arituko dira).

Lehen kanporaketan Ander Elortegi Garatea (Gernika-Lumo), Asier Galarza Garai (Muxika), Beñat Bilbao Landa (Gernika-Lumo), Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia (Gernika-Lumo), Inazio Vidal Gurrutxaga (Leioa) eta Iruri Altzerreka Martinez (Garai) bilduko dira norgehiagoka.

Azken kanporaketa azaroaren 7an izango da, Etxebarrian, eta hitzordu horiek guztiak amaituta final handia etorriko da.

Jakingarri guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button