ARTEA

Bizkaiko Batzar Nagusietan “Perros y tuberías” erakusketa ikusgai

Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Arte Ederren Fakultateak EHUko Leioako campusean prestatutako artistei bultzada emateko duten hitzarmenaren barruan Carmen Valero Rodriguez eta Elena Nuñez Mallén artista gazteen Perros y tuberías izeneko erakusketa abiatu da.

Aipaturiko erakusketak EHUko Arte Ederren Fakultateko Pintura Masterrean egindako lana biltzen da, eta kasu honetan, ikasle bi horien hamabost margolan inguru erakusten dira.
Sortzaileek hainbat material eta euskarri (biniloak, egurra, akrilikoak, oihal edo kartoi gaineko olioak, serigrafiak eta arkatzez edo argizariz egindako marrazkiak) erabili dituzte.
Perros y tuberías erakusketa satirikoa eta jostalaria da.(…) Euskarri beraren barruan errepikatzen diren eta beste euskarri batzuetara eramaten diren forma batzuk errepikatzen dira, edo prozesuan zehar ezkutatu edo desegin egiten den hasierako simetria nabarmentzen da.

Erakusketa ekainaren 10era arte egongo da zabalik Bizkaiko Batzar Nagusien Erakusketa Aretoan, Bilbon.

Bizkaiko Batzar Nagusiak dute informazio osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button