ESZENA

Nuria Espert eta "Lukreziaren bortxaketa"

William Shakespeare-n Lukreziaren bortxaketa poema lazgarrian dago bilduta ondoko urteetan idatziko zituen lanen hazia eta handitasuna. Erromako errege-erreginen agintaldia azkendu eta Erromako Errepublika ekarri zuen gertakari kriminalaren narrazio bikain eta hunkigarria Shakespeare-n luman sentimendu, pasio, suminaldi eta delituz betetako mosaiko bilakatzen da, edertasun handiko ikuskizun, bere bortizkeria lazgarria gorabehera.
Nuria Espert aktorea berriro lotu zaio proiektu anbiziotsu bati, poema dramatiko bikain hau bakarka interpretatzeari Miguel del Arcoren zuzendaritzapean eta Juanjo Seoaneren produkzioarekin.

Otsailaren 17, 18, 19, eta 20an Nuria Espert eta Lukreziaren bortxaketa izango dira protagonistak. Baina apirilaren 16ra arte badago zertaz gozatu. Noiz eta zer ikusteko ekimenaren webgunera jotzea duzue onena.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button