MUSIKA

“Kortxeak & Krispetak” zikloa hastear

Uztailaren 7tik 21era bitartean, Gazteizeko Oihaneder Euskararen Etxean, Kortxeak & Krispetak zikloaz gozatzeko aukera egongo da. Guztira hiru film eta kontzertu bat bildu dituzte egitarau horren baitan. Filmazpit-ekin elkarlanean, hiru filmak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira, euskarazko azpitituluekin.

Kortxeak & Krispetak zikloak musika eta musikariei lotutako dokumentalak barne biltzen ditu, eta aurten ere, asteazkenero, iluntzetan, hiru musika-dokumental eskainiko dira, eta horrekin batera ere kontzertu bat programatu da.

Kortxeak & Krispetak bihar, uztailaren 7an, hasiko da, Ivan Castellek zuzendutako The Rise Of The Synths filmarekin. “Synthwave izeneko eszena musikal baten sustraietara egiten du bidaia filmak. Musika elektroniko modernoaren eta 80ko hamarkadako pop kulturaren nostalgiaren arteko nahasketa ageri da bertan. John Carpenter ikonikoak kontatua, filmak nostalgia eta musika, sormen prozesuak eta erreferentzia kulturalak, berjabetzea eta bidezko sorkuntza uztartzen ditu.”

Uztailaren 14an Danny Garciaren STIV filma pantailaratuko da. Stiv Bators-en bizitzaren errepasoa egiten du filmak, sexu, droga eta rock ‘n’ roll bizimoduaren isla.
Hirugarren eta azken filma uztailaren 21ean eskainiko da: Searching for Sugar Man filma. Sixto Rodriguez, musikari misteriotsuri buruzko dokumentala. Abeslaria desagertu egin zen bere buruaz beste egitearen inguruko zurrumurruen erdian.

Zikloa borobiltzeko, uztailaren 30ean, iluntzeko 20:30ean, Aguraineko Dupla taldeak kontzertua eskainiko du, Falerina lorategian. Nekazal ingurune batean musika urbanoa egiten duen taldea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button