IKUS-ENTZUN

EHU-ko “Territorios Y Fronteras. Research On Documentary Filmmaking” udako ikastaroa

BilbaoArtek Territorios y Fronteras. Research on Documentary Filmmaking izeneko udako ikastaroa jasoko du Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren lankidetzarekin eta EHUren eskaintzaren barruan.

Programaren zazpigarren edizioa izango da eta Vanesa Fernández, Estibaliz Alonso eta Aintzane Pagadigorria antolatzaileen hitzetan, “hitzaldiz, aurkezpenez, kaleratu gabeko proiekzioz, eztabaidez, topaketez eta espazioa eta protagonismoa konpartituko duten eta partaidetza aktiboa izango duten zinegileekin, kritikariekin, akademikoekin, ikasleekin eta profesionalekin egingo diren mahai inguruz beteta egongo da”.

Edukien artean Pere Portabella zinegilearen azken filmaren estreinaldia azpimarratu behar da, Informe general II. El nuevo rapto de Europa. Horrez gain, Pas à Genéve filma aurkeztuko duen Colectivo lacasinegrak, Javier Rebollo zinegile sarituak eta El nome de los árboles lana aurkeztuko duen Ramón Lluis Bande zuzendariak hartuko dute parte. Bertan ere, Fran Gayo BAFICIko (Festival Internacional de Cine Independiente de Buenos Aires) programatzailea, Carolina Astudillo zinegilea, Marta Selva unibertsitateko irakasle eta Drac Màgic-eko kidea, Territorios y Fronteras taldea ere izango dira.

Ikastaroa zinegileak, kritikariak, akademikoak, ikasleak eta profesionalak elkartzeko topalekua izango da berriro ere eta Euskal Herriko Unibertsitatean sortutako proiektua da, dokumental garaikideari buruzko gogoetarako eta ideiak eta esperientziak trukatzeko topaleku gisan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button