MUSIKA

Euskal rockari errepasoa, Txiki Rock jaialdiari esker

Basauriko Social Antzokian ekitaldi interesgarri bat duzue gaur berton, hilak 3, 17:30etik aurrera: Txiki Rock jaialdia.

Proiektu hau ez da kontzertu arrunt bat. Ekitaldiaren hasieran, aurkezle batek banden musikaren historiaren zati bat azalduko die haur eta helduei, haien abestiak,… Eta haurrak animatuko dira dantza egiten eta gozatzen ikuskizun osoan zehar.
Ekimen hau familiei zuzenduta dago, eta diogun moduan, bertan kantuak jo ahala, sortu ziren garaiaren eta zergatiaren kontestualizazioaz hitz egingo da. Guzti honetaz gain, emanaldia pantaila erraldoi batez lagunduta egongo da, non bideoklip edota bideo dibertigarriak proiektatuko diren.
Nori ez litzaioke gustatuko etxeko txikienekin batera bere kantu gogokoenak abestu eta dantzatzea?

Helburu nagusia umeak beraien senideek hainbeste gozatu zuten musika horretara hurbiltzea eta mundu horretan barneratzea da, nagusiek rock sentimenduak berbizitzen dituzten bitartean.

Berriro entzungo dira Kortatu, Itoiz, Hertzainak eta beste hainbat talde maitatuen kanta ederrak. Adinekoek eta txikiek rocka egoera puruan sentitzeko jarduerak egongo dira eta dena euskaraz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button