IKUS-ENTZUN

“Birgizarteratzea proiektatzen” zinema zikloa, Nafarroako Filmotekan

Nafarroako Filmotekak Birgizarteratzea proiektatzen zinema zikloaren laugarren edizioa egingo du hil honetan, ostiralero, zehazki irailaren 13, 20 eta 27an. Erakustaldia Justiziako Zuzendaritza Nagusiak antolatu du, eta justizia errestauratiboaren aplikazioan eta zigor-sistematik kanpoko gatazken ebazpenean oinarritzen da. Antolatutako proiekzio-programa solasaldiekin osatuko da.

“2021ean hasi dugu espetxeen munduari eta justizia errestauratiboari buruzko zinema ziklo hau. Orduz geroztik, klasiko handiak proiektatu ditugu, hala nola El hombre de Alcatraz, eta estreinaldiak primizian, Maixabel, esaterako. Horiei esker, zigor-sistemaren gordintasuna ikusi ahal izan dugu, bai eta justizia errestauratiboarekin irekitzen diren sistema eraldatzeko bideak ere, justiziaren ikuspegia, biktimei eta biktimagileei elkarrizketa sendagarrirako aukera ematen diena.
Oraingo honetan, prestatu dugun programak haratago garamatza, justizia errestauratiboaren ikuspegia zigor-sistematik kanpo aplikatzean zentratzen baikara, izan ere, gerraz eta polarizazioz betetako mundu honetan, bakea eta bizikidetza bilatzea inoiz baino beharrezkoagoa da gaur egun”.

Gaur berton proiektatuko da lehen lana: Beyond Right & Wrong: Stories of Justice and Forgivness dokumentala. Bertan ikusiko da nola “Israelen, Palestinan, Ruandan edo Ipar Irlandan gatazka armatuetako biktimak erasotzaileekin biltzen diren euren gorrotoa desagerrarazteko. Dokumentalak erasotzaileen eta biktimen arteko topaketak jasotzen ditu, elkarrizketaren, errukiaren eta aktibismoaren bidez, beren burua berrezartzeko bide bat sortzen baitute.”

Datorren asteko ostiralean, Jacques Audiard zuzendariaren Un profeta drama proiektatuko dugu. 2009an, Cannesen, Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi zuen, eta kritikak kartzelako zinemaren klasiko berri gisa goretsi zuen.

Azkenik, hilaren 27an, Nous tous (Pierre Pirard Belgika, 2011) pieza ikusteko abagunea izango da. “Eta nortasunaren inguruko tentsioetatik eta bestearekiko beldurretik urrun, beste errealitate batzuk erakutsiko bagenitu? Eta herritar ausarten istorioak kontatuko bagenitu, sinesmen desberdineko pertsonen  arteko bizitza harmoniko baten mesedetan, familia, hezkuntza, gizarte-harremanak, kultura eta lana berrasmatzen dituztenak, dauden zailtasunak eta tentsioak gorabehera?”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button