IKUS-ENTZUN

Pertsonaiaren konplexutasunera hurbiltzeko xedez

Maiatzetik ekainera BilbaoArtek zine ziklo berri bat izango du Art House Zineman. Guztira benetako edo fikziozko artisten inguruko zortzi film proiektatuko dira. Ziklo hau Daniel Alegrete eta Maite Choyaren Fuera de Campo proiektuaren parte da.

“Ziklo hau osatzen duten filmak benetako zein fikziozko artista baten irudiaren inguruan biratzen dira, baina biopic delakoaren formatu tradizionala itzurtzen dute, horrek datu biografiko hutsak besterik ez ditu jasotzen. Askotariko zinemagileen egiletza ahotsaren bidez, filmek pertsonaiaren konplexutasunera hurbiltzeko beste modu bat proposatzen dute, erretratuko artista eta hura erretratatzen duen artistaren arteko elkarrizketa ezartzen dute. Horietako bakoitza zinemagile beraren unibertso zinematografikoan jasotzen da eta, batera, sorkuntzari buruzko hainbat ikuspegitako collagea eskaintzen dute, baita zinema modernoaren hainbat joeratako ibilbide historikoa ere.”

Hala, ekainera bitartean film zenbait pantailaratuko dira BilbaoArten. Lehena gaur ikusi ahal izazngo duzue, 19:00etan: Camille Claudel 1915 (Bruno Dumont, 2013)

Datozen asteetako programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button