ARTEA

Diego Vasalloren marrazkiak ikusgai Donostian

Diego Vasallok (Donostia, 1966) Canciones que no fueron izeneko erakusketa paratu du Gipuzkoako hiriburuko Arteko galerian. Erakusketak bere lehendabiziko poema liburuko marrazki orijinalak biltzen ditu eta ikusgai daude otsailaren 25era bitarte.

Duncan Dhuko taldekide izandakoak bere musikaz, bere pinturaz eta bere poesiaz hitz egiten du erakusketan. Izan ere, bertan artista gipuzkoarraren azken bi urteetako diziplina anitzeko lana biltzen da. Hala, Vasallok aipaturiko liburuaren marrazkiak bildu ditu.

Liburuaren testuei dagokienez, poemak ez diren testuak dira, poesia izatera iritsiko ez diren olerkiak, abesti bihurtu ez ziren konposizioen zirriborroak. “Bihotz kolpeak dira, denboraren geldiuneak, artistaren urrunaldiak, biziraundako heriotzak”.

Hala, erakusketan formatu txikiko 38 marrazki ikus daitezke, eta bertan plastika eta literatura uztartzen dira.

Lanoz gain, erakusketan Anatomía de una ruina izeneko bideoa ere ikus daiteke. Ikus-entzunezko lan horren egilea Thomas Canet da, eta bertan Canciones en ruinas Vallasoren disko berriaren sormen-prozesua jasotzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button