IKUS-ENTZUN

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren sariak

Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 29. edizioko Sail Ofizialeko epaimahaiak (Ernesto del Río, Iratxe Fresneda, eta Marta Medina) Ludovic Boukherma eta Zoran Boukherma errealizadore frantsesen Year of the Shark filmari eman diote aurtengo Film Luzerik Onenari Saria, “beldurrezko zinemaren klasikoetako baten berridazketan hizkuntza zinematografikoarekin jolasteko zorroztasunagatik eta bere umore eldarniotsuagatik”.
Film laburrei dagokienez, Epaimahaiaren Saria Sail Ofizialeko Film Laburra Onenari Marc Martinez zuzendariaren Tigre Místico lanarentzat izan da. Gainera, Lle Godoyren Encajada aukeratu dute Euskal Film Laburrik Onena izateko, bere “trebezia baliabide minimoekin fabula iradokitzaile eta organiko bat artikulatzeko, protagonistaren jardun arriskutsuagatik, konbentzioetatik ihes egiten saiatzen den istorioa zentzuz betetzen baitu”.

Bestalde, Euskal Gidoigileen Elkarteak emandako Saria Sail Ofizialeko Film Luzeen Gidoirik Onenari irabazi duen titulua Magdalena Lauristch zuzendariaren Rubikon izan da. FANT Zinemaldiaren 29. edizio honetan, CineClub FAS emandako Sail Ofizialeko Zuzendari Berritzaileenari Saria Viejos pelikularentzat izan da, Raúl Cerezo eta Fernando González egindako filma.

Euskal Film Laburretan Antzezpen Onenaren Saria Ane Guisasolarentzan izan da, Lle Godoyk zuzendutako Encajada lanean egindako interpretazioagatik. Azkenik, ikusleek, Publikoaren Saria Sail Ofizialeko Film Luze Onenari eman diote: Alain Ughetto zuzendariaren No Dogs or Italians Allowed filmari; eta Film Labur Onenari Lle Godoyren Encajada-rentzat izan da.

Emandako sari guztiei buruzko informazio xeheagoa: FANT

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button