IKUS-ENTZUN

“Kimuak” programak aurtengo katalogoa osatuko du

Etxepare Euskal Institutuak antolatu eta Zineuskadik kudeatzen duen Kimuak programaren 25. edizioan 75 proposamen aurkeztu ziren, eta horietarik zazpi film labur hautatu ditu epaimahaiak aurtengo katalogoa osatzeko. Euskal film laburren hautaketa hori nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ekimen garrantzitsuenetara bidaliko da.

Aukeraturikoak honako piezak dituzue: Contadores (Irati Gorostidi), Cuerdas (Esti Urresola), Fe (Maider Fernández), Hemen bizi da maitasuna (Ainhoa Olaso eta Enara García), Hirugarren koadernoa (Lur Olaizola), Irrits (Maider Oleaga) eta Lanbroa (Aitzol Saratxaga).

Jasotako film guztiak ebazteko batzordean honako kideak izan dira: Maria del Puy Alvarado (ekoizlea, gidoilaria eta irakaslea, Malvalanda ekoizpen etxearen sortzailea); Alejandro Diaz Castaño (FICX, Gijóneko Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendaria); Vanesa Fernandez (ZINEBI, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria); Iñaki Lazkano (Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea eta ikertzailea) eta Javier Ocaña (Zinema kritikaria eta idazlea).

Kimuak 2022 katalogo berriak fikzioa eta dokumentala jasotzen ditu, eta filmetako hiru euskara hutsean eginak daude eta lau gaztelaniaz. Aurtengoan, halaber, zazpi laburretatik sei emakumezkoek zuzendu eta ekoiztu dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button