IKUS-ENTZUN

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak bere 26. edizioa abiatuko du gaur

Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, FANT, azaroaren 7an hasiko da, baina ostiralean, hilak 6, bere programazioaren aurrerapen bat eskainiko du, 10 euskal film labur proiektatuz.  Euskal Film labur Onenaren Epaimahaiaren Saria (2.000 euro) eskuratzeko aukera dute guztiek. Euskal errealizadoreen lehiaketarako film labur horiek jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango dira, euskarazko azpitituluekin.

Atal hori azaroaren 7an egitea aurreikusita zegoen, baina ordutegi-murrizketak direla eta ostiralera aurreratu da.  Gainera, gaur egungo egoera sanitariora egokituz, FANT Laburrean ataleko hamar titulu horiek on line ikusi ahal izango dira www.fantbilbaoonline.eus estekan, baita aurrez aurre ere, hilaren 6an, 19:00etan, Azkuna Zentroko Auditorioan egingo den saio batean. Zinema-aretoetan ahalik eta seguruen egoteko, FANTek aretoen edukiera % 50era mugatu du eta higiene-segurtasun neurri gorenak eskainiko dizkie ikusleei. Programazioak ere aldaketak izan ditu. Saioen kopurua murriztu egin da, eta programatutako lehen saioa 15:30era aurreratu da, 21:15ean inguru amaitzeko. Gainera, bertan behera geratu dira azaroaren 12an izango den itxiera gala eta Golem-Alhondiga aretoan 20:45ean egitekoak ziren saioak.

Hauek dira lehiaketan parte hartuko duten euskal film laburrak: Ahí afuera, David Ontoriak zuzenduta; Un coche cualquiera, David P. Sañudok zuzendatuta; Leyenda dorada, Chema García Ibarrak eta Ion de Sosak zuzenduta; Love, Javier Chuecak zuzenduta; Moda, Imanol Ortizek zuzenduta; Mugakoloreak, Oier Fuentesek zuzenduta; Multibertsoa, Naroa Elkorok, Asier Errazkinek eta Egoitz Albisuk zuzenduta; La operación, David P. Sañudok zuzenduta;  Pánico en Artea, Iñaki Etxezarragak zuzenduta; eta Polter, Alvaro Vicariok zuzenduta.

Beste jakingarriak eta programazio osoa FANTek ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu