KULTURARTEKOTASUNA

Bilboko “Gaurkotasunarekiko Topaketak” zikloaren barruan, migrazioren krisia

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Gaurkotasunarekiko Topaketak zikloko hitzordu berria hartuko du hilaren 8an. Hitzordua 19:00etan hasiko da Liburutegiko Areto Nagusian.

Oraingo honetan, Europako migrazio-krisia izango da hitzaldirako ardatza, Ane Irabazal kazetariak gidatua eta Dani Alvarez eta Mikel Reparaz kazetariak lagunduta.

Ane Irazabal EiTBren nazioarteko korrespontsala da, eta Ekialde Ertaineko eta Europako migrazio-fenomenoetan espezializatuta dago; beraz, bere esperientzia ezinbestekoa izango da jorratu beharreko gaiaren erronkak eta ikuspuntu desberdinak ulertzeko. Irazabalek bost urte baino gehiago eman zituen Ekialde Hurbilean, Palestinan eta Egipton, eta bost Italian. Gaur egun Berlinen bizi da. Ane Irazabali EuroBasque 2019 Kazetaritza saria eman zioten Awlad-Hesiak gainditu dokumentalarengatik.

Gaurkotasunarekiko Topaketak dibulgazio-zikloa da, eta akademizismotik ihes eginez gori-gori dauden gaiak sakon aztertu nahi dira. Horretarako, gai bakoitzean adituak diren pertsonak gonbidatzen dira, gai horiek buruz ahalik eta modu didaktiko eta errazenean eztabaidatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button