ESZENA

Txikitako lagun koadrilaren komeriak

Victoria Eugenia Antzokiak Vaiven Producciones taldearen Erlauntza antzezlana hartuko du aste osoan, igandera bitartean.

Antzerki taldearen hitzetan, eszenaratuko den obra honetan datza: “Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai…Asteburu eroa izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…”

Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, Itziar Atienza, Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Itziar Urretabizkaia, Getari Etxegarai eta Leire Ruiz izango dira erlauntza zoroa osatuko duten erle ipurterreak.

Egunotan euskaraz ikusi ahalko da, gaztelerazko bertsioa irailaren 7tik 9ra emango da Antzoki Zaharrean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button