ARTEA

Bilboko “Expodistrito” ekimenak bere erakusketa ibiltariak abiatu ditu

Expodistrito, Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa zikloa bidean da. Programak Abando, Begoña, Alde Zaharra, Castaños, Otxarkoaga, Errekalde, San Inazio – Ibarrekolanda eta San Frantzisko auzoetara eramango du artea, eta guztira, hamar pintura-, argazki- eta bestelako teknika-proposamen izango dira ikusgai datorren urteko urtarrilaren hasierara arte.

Aurten erakusketa ibiltarietan parte hartuko dutenak honakoak dituzue: Aitor Fernandez Vazquez (margoa), Jose Ramon S. Alzola (margoa), Jose Vicente Sobradillo (margoa), Karen Amaia (argazkigintza), Libres&Sostenibles (argazkigintza), Sol Agirre (argazkigintza), David Santiago eta Juan Tapia eta Francisco Ubilla (argazkigintza), Imanol Marrodan eta Algunas Mujeres Pioneras (margoa) eta Las misiones pedagógicas 1931-1936.

Expodistrito programa, Bilboko Udalaren ekimena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere.
Programa horrek sarrera librea du eta informazio guztia https://kulturabarrutik.eus/eu/ webgunean kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button