IKUS-ENTZUN

Aste honetan film ikusgarriak “Gaztefilm Fest” ekimenean

Abenduaren 14tik 17ra bitartean, haurrentzako eta gazteentzako film luzeen eta laburren hautaketa zabal batekin, Gaztefilm Fest zine jaialdia antolatu dute Gasteizen. Jaialdi honek “talde esperientzia berritzaile eta hezitzaile bat planteatzen du, non umeek praktikaren bitartez eragile aktiboak izango diren”.

Gaztefilm Fest ekimenean genero eta estilo anitzeko lanak pantailaratuko dira, eta oraingo gazteen pentsaera kritikoa sustatzeko helburuz, bihartik aurrera prestatu den egitarauaren barruko filmez gain, lantegiak eta hitzaldiak ere izango dira hiriko hainbat txokotan, tartean, Vital Fundazioa aretoan, Artium museoan eta Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan.

Bihar bertan, goizean, abiatuko da programazioa ikastetxeetako ikasleentzako saio bikoitzarekin: Ivan Tsarevitch eta printzesa aldakorra eta Kauwboy pelikulak pantailaratuko dira.
Horren ostean, inaugurazioa egingo da arratsaldean, eta horrela abiatuko dute egunez eguneko programazioa, zeina hementxe kontsultatu ahal duzuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button