LITERATURA

Gaur eta bihar, “Poesia eta Pentsamendua” jardunaldiak, Donostian

Ekainaren 12an eta 13an, Donostia Kulturaren babesarekin, Poesia eta Pentsamendua jardunaldiak egingo dira  Chillida Lekun, eta Victoria Eugenia Club aretoan.

Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategik 2008an eman zioten hasiera ekimen horri, eta 16 edizio hauetan hainbat poetak hartu dute parte jardunaldietan.

Gaur berton, ekainak 12, 18:00etan izango da hitzordua Chillida Lekun, Juan Kruz Igerabideren hitzaldiarekin, eta Aintzane Galardi eta Jose Fernández de la Sotaren errezitalarekin. Musika Beñat Olanok eta Jon Makusok jarriko dute.

Bihar, ekainak 13, 19:00etan izango da zita Victoria Eugenia Club aretoan. Musikaz lagundutako poesia errezitalean makina bat idazlek hartuko dute parte, tartean, Julen Apella, Nerea Arrien, Lierni Azkargorta, Martin Etxeberria, Juan Ramon Madariaga eta Mario Obrero. Kasu horretan ere Jon Makuso musikariaren soinuek beteko dute aretoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button