ARTEA

Bilboko Udaltegiek “Expodistrito” abiatuko dute apirilaren erdialdera arte

Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko den aldi baterako erakusketa zikloa da  Expodistrito. Lehen hiruhilekorako programa inauguratuko da gaur berton, eta datorren apirilaren 14ra arte, Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Errekaldeko eta Burtsako udaltegietan estilo eta teknika anitzak erabiltzen dituzten bost artistaren erakusketak izango dira. Artistak Jose Ignacio Sarasua, Ana Basarte, Jose Ramon Muro, Mari Kruz Bravo Gasamanes eta Nieves Moro Abascal dira.

Jose Ramon Muro artistaren bilduma eklektikoa da, eta Las luces y las sombras izenburua du. Jose Ignacio Sarasua artista gipuzkoar ezagunak olio bilduma aurkeztuko du oraingo honetan, “ikusmen eragin handiena bilatzeko txantiloiak erabiliz”. Ana Basarte artistak berak “euren testuingurutik ateratako kaleko une txiki… eta bestelako huskeria” gisa definitzen dituen akuarelen erakusketa aurkeztuko du. Nieves Moro Abascalen margolanek akuarelaren eta bizitzaren arteko antzekotasunei buruzko gogoeta egiten dute.
Mari Kruz Bravo Gasamanes artista esperimentalak, lan abstraktuaren bitartez, “heriotzari dion beldurra erakusten du munduaren aurrean, eta gizakiaren basakeria eta gure Ama Lurrari ematen zaion tratu txarra salatzen ditu”. Déjate llevar izena du bere erakusketa.

Erakusketa bakoitzaren egun zehatzak www.kulturabarrutik.eus webgunean kontsulta daitezke. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button