ARTEA

Bilboko Azkuna Zentroan, “Gabonak Arte” programa

Gabonak Arte programaren 7. edizioa abiatu du Bilboko Azkuna Zentroak. Programa abenduaren 27tik urtarrilaren 4ra garatuko da, haur eta familientzat arte bizien, musikaren, ikus-entzunezkoen, literaturaren edota ilustrazioaren bidez, arte garaikidea ezagutarazteko helburuz. Gabonak Arte ekimen artistikoak ditu oinarri eta berdintasuna, tolerantzia, aniztasuna eta errespetua sustatzen ditu jolas-giro batean.

Ekimenaren zazpigarren edizioan bi proposamen artistiko azpimarratu behar dira Azkuna Zentroaren aburuz: “Portugaleko Projeto EZ konpainiaren Ez Sub urpeko ontzi urbanoa; honen bidez, publikoak ataritik nabigatzeko eta esperientzia bakarrak bizitzeko aukera izango du. Eta kultura digital europarraren erreferente diren Peter Weibel eta Matthias Gommel artisten FLICK_BI lana. Instalazio interaktibo honek, fotomatoi tradizional baten bidez, txartel-tamainako argazkiek aro digitalean duten funtzionaltasuna hausnartzen du”.
Horiez gain, Zum Zum Teatre eta Quim Bigas konpainiaren Hippos lanaren estreinaldia ere izango da.

Egun hauetan gainera, Azkuna Zentroak publiko guztientzako jarduerak eskainiko ditu. Zentrora hurbiltzen direnek poesia bisualak sortzeko aukera izango dute Itziar Zorita eta Itziar Imaz artistek gidatutako Harri, orri, at ekintzarekin. Baita Casa del Vacio konpainiak burututako Planeta Imaginario lanaren bidez ere. Mama Crea-ren Karrusel instalazioan Gabonak Arte programarentzako berariaz egindako Bapateko istorioak lana izango da. Krego-Martínek Espres Mugimendua sortu du Atarirako. Eta Zigzag Dantzak 3 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dagoen Aupapá ikuskizuna aurkeztuko du. Gainera, Auditorioak haurrentzat bi produkzio hartuko ditu: Producciones Maestras-en Martinaren parke fantastikoa eta Laenananaranja-ren Kontukantari 2, Mendi Ibiltari.

Gabonak Arte programa Azkuna Zentroko webgunean duzue zehaztuta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button