LITERATURA

Disidentziaz

Humberto Unzuetaren LANGRAIZ, bisean bis. ETAren disidentziarekin aurrez aurre liburuak argia ikusi du, eta argitalpenaren aurkezpen ekitaldiak ere atondu ditu Erein argitaletxeak.

“ETAtik irteteko ausartago behar da izan ETAn sartzeko baino”, edo “Aitortu beharko da gertatutakoak ez zuela gertatu behar, bidegabea izan zela”; hauek dira irakurleak liburu honetan aurkituko dituen esaldietako batzuk, ETAko preso disidenteek esandakoak dira.

ETAko kide batzuek indarkeriaren estrategiarekiko disidentzia adierazi eta autokritikako eta gizarteratzeko ibilbide bat sortu zuten legearen barruan. Liburu honek pertsona haietako batzuen ibilbidea eta lekukotasunak jasotzen ditu. Eta beren autokritika sakona da, jabetzen dira biktimengan eta euskal gizartean eragin zuten minaz, eta garbi erakusten dute zer konplexua izan den militatu zuten talde armatuarekin haustea eta bake giroan gizartea eraikitzeko aukerari leihoak zabaltzea.

Aurkezpenen hitzorduak hauek dira: Donostian, maiatzaren 6an, ostirala, goizeko 11:00etan, San Telmo Museoan. Partaideak: Humberto Unzueta (egilea), Carmen Gisasola, Andoni Alza, Jonan Fernandez (Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusia) eta Inazio Mujika (editorea), eta Bilbon, maiatzaren 10ean, asteartea, arratsaldeko 19:30ean, Bidebarrieta Kulturunean. Partaideak: Humberto Unzueta Kareaga (egilea), Carmen Gisasola Solozabal, Joseba Urrosolo Sistiaga eta Inazio Mujika (editorea). 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button