IKUS-ENTZUN

Bilboko Arkeologi Museoak FICAB jaialdiaren XXI edizioko irabazleen proiekzioa dakar

Azaroaren 23, 24, 29 eta 30ean, zinema arkeologikoaren inguruko saioak antolatu dira Bilboko Ondarea Aretoko areto nagusian, 18: 30ean hasita, Bidasoako Arkeologia Zinemaren Nazioarteko XXI. Jaialdiaren (FICAB) azken edizioan saritutako lau filmarekin.

Lehen emanaldia gaur, azaroak 23, izango da. Saio honetan, Alexis de Favitskyk zuzendutako Les etrusques, une civilisation mysterieuse de la Méditerranée filma eskainiko da, sari nagusia jaso duena. 2019an, Alerian (Korsikan), arkeologo talde batek K.a. IV. Mendeko hilobi etrusko garrantzitsu bat aurkitu zuen. Antzinako Mediterraneoko zibilizaziorik oparoenetako bat izan zen etruriarra, baita enigmatikoenetako bat ere. Bada, ezohiko aurkikuntza hartan oinarrituz, eta Frantziako eta Italiako aztarnategi etrusko prestigiotsuenak ere baliatuz, arkeologo eta historialari talde sutsu batek etruriarren historia erreskatatu du, goren mailatik gainbeheraraino.
Azaroaren 24an, Javier Truebak zuzendutako El sueño de la vida de eterna Publikoaren Sari Berezia proiektatuko da. Azaroaren 29an, Martin Freethek zuzendutako The Antikythera Cosmos ikusi ahal izango da, bai eta Alaitz Ochoa de Eribek zuzendutako Arte paleolitikoa argitara filma ere.
Azkenik, azaroaren 30ean, 18:30ean, zientzia dibulgazioaren Arkeolan sariaren txanda izango da L´Appia Minturnae. Il videodiario di scavo filmarekin. Gianmatteo Matullok zuzendu du lan hori.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button